IRURAKO BITXIAK
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
IRURAKO ELIZA
Eliza gotikoa, bitan zatitutako nabe bakarra duena; abside poligonala du eta kanpoko kontrahormak zabalak dira; hereharri harlanduzko baoak ditu, moldurekin landuak. Mendeetan zehar, aldaketarik egin gabe gorde da bere tamania txikia, bertako komunitatea oso egonkorra izan den sainale. Jasan duen aldaketa bakarra XVI. Mendean egin zen: lehendik zegoena altxatu egin zen eta, ondorioz, nabeei altuera handiagoa emanzitzaien. Eliz ataria geroago gehitu zitzaion, eta XX. mendearen hasieran berritu zen; gauza bera gertatu zen kanpandorrearekin, altuera handiagoa eman zitzaion eta kupula negotikoa gainean ezarri.
Garbilekua
Irurako garbileku publikoa XX. Mendean egin zen. Garbigailu automatikoa existitzen denetik ez da erabiltzen. Garai batean, garbitoki hau bizitza sozialaren gune oso garrantsitsua izan zen.