Leioari buruzko informazioa
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
Kultur Leioa
Bere barruan liburutegi bat, marrazteko txoko bat, ikasteko toki bat eta auditorio bat ditu.
Kanpotik ikusita handia da, 6 pisu ditu, lauki zuzen itxura du eta paretak beharrean kristalerak ditu kanpora begiratzeko.
Atetik sartuta ezkerrera egiten baduzu eskailera batzuk aurkituko dituzu 2. pisura eramango zaituztenak, eskuinera biratuz gero arreta zerbitzua aurkituko duzu, bertan informazioa hartu eta zinemarako edo antzerkietarako sarrerak hartu ahal dituzu.
Artatza jauregia
Artatza jauregia kanpotik ikusita handia, zabala eta altua da.
Hesi bat dauka jauregia inguratzen duena.
Jauregiaren aurrean eta atzean hainbat lorategi daude, aurreko lorategietako baten erdian pertsona baten estatua bat dago.
Lorategiaren inguruan dagoen bidean argiak daude gauez ere ikusi ahal izateko.