BILBOKO ITSASADARRA
Sortzailearen liburuxka: Urretxindorra LH5A
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
San Mames zelaia
San Mames Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Club taldearen San Mames (1913-2013) zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da. Herri hizkeran Katedrala ezizenez ezaguna da. Estadio honen eraikuntza eta ustiaketa kudeatzen duen elkartea San Mames Barria, E.M delarik. Cesar Azkarate arkitektoak diseinatu eta IDOM enpresak proiektua kudeatu dute.
Zirgariak
Zirgariak edo zirgatzaileak zirga izeneko soka luze batetik tiraka itsasontziak ertzera edo itsaadarrean gora mugitzen zituzten emakumeak ziren. Artelan hau antzinean zeuden Zirgarien omenez egin zen.