Durangoko bitxikeriak
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
Santa anako arkua
Santa Anako arkua, antzinako Durangoko harresi zaharraren zati bakarra da zutik jarraitzen duena. Santa Anako elizaren alboan dago. Arkuaren alboan zubi bat dago, eta zubiaren azpitik Mañari erreka pasatzen da. Antzina-antzina, arkua Durangoko sarrera eta irteera zen.
Andra Mari
Durangoko Uribarriko Andra Mariaren basilika (edo eliza) herriko erdigune historikoan dagoen eraikin erlijioso nagusia eta Euskal Herriko arkitektura-obra garrantzitsuenetako bat da. Bere ezaugarririk bereizgarriena elizpe erraldoia duela da, egurrezko egitura ikusgarria duena eta herritarren topagune nagusia dena. Andra Mari eta bere arkupea Europako bigarren handiena da.



