Emilioren bidaia

Sortzailearen liburuxka: Emilio

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

San Andres eleiza

Eleizaren kanpoaldeari dagokionez, dorre ikusgarria ikusten da, Jesusen Bihotz Sakratuaren eskultura gainean duelarik.Hala ere, Ibarrangeluko San Andres eleizaren bereizgarri nagusia egurrezko ganga da. San Andreseko teilatua haritz egurrez eginda dago, eta 1559an amaitu zen. Data hori leku ezberdinetan banatutako kartutxo ugaritan margotuta agertzen da.

San Pedroko ermita

15. Mendean San Pedrori debozian eraikitako beseliza Atxarre mendiaren tontorrean kokatuta dago, 312 metroko altueran. Urdaibaiko talaia deritzon toki honetatik urdaibai biosferako ikuspegi zoragarriez goza daiteke. Bertatik, Mundaka, Busturia, Sukarrieta, Laida eta Arteaga ... ikusten dira.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados