Bermeo aztertzen

Sortzailearen liburuxka: Iraia Soto

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

Olatua

2006. urtean, Nestor Basterretxeak Olatua egin zuen, Corten altzairua materialarekin ez oxidatzeko. Eskultura bost piezaz osatuta dago eta 8 metro neurtzen ditu. 

Olatuaren beheko-eskuinaldean, Nestor Basterretxeak idatzitakoa irakurri daiteke: "Bermeo ene herri maitea, olatu erraldoi baten irudi zoragarria zara".

Xixili (Lamia)

Jose Luis Butronek egin zuen eta Bermeoko lami mitikoa da. Gerritik gora emakumea da eta gerritik behera arraina den izakia. Gainera, euskal mitologiaren adibidea da. Xixiliren buztana bi ahate oinetan amaitzen da. Ezaugarri hau lamien ohikoa da, xehetasun honetan bereizten dira. Gainera, ondo begiratuz gero, ohartuko zara zutik dagoen idulkiak hiru arrantzale buruen itxura duela aho zabalik.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados