EZAGUTU BERMEO

Sortzailearen liburuxka: LanderMoya

BERMEO begirada batean

Kokapena

Euskal Herriko ipar mendebaldean kokatzen da, Bizkaiko kostaldean eta Busturialdeko eskualdean dago. Mundaka eta Bakio ditu mugakide.

Erliebe-elementuak

Bermeok erliebe-elementu asko ditu, adibidez, Matxitxakoko lurmuturra, Izaroko irla, Gaztelugatxeko peninsula eta Aritzatxuko hondartza.

Bestelako informazioa

Antzinan, Bermeoko alde zaharra arresi batez inguratuta zegoen. Arresiak, zazpi ate zituen baina gaur egun bat bakarra dago zutik, San Juan Portale. Gainera, Bermeo Bizkaiko buru izan zen, hain zuzen ere, 1476tik 1602rarte. Horregaitik du buru bat armarrian. Horrez gain, itsasoa eta mendia duen herri bat da eta hori oso bitxia da. Amaitzeko, Bermeo jai asko dituen herri bat da, horietako batzuk, ospetsuak dira, adibidez: madalenak, andramariak...

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados