ALDE ZAHARRA

Sortzailearen liburuxka: STL LH5D

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

AQUARIUMA

Gipuzkoako Donostia hiriburuan dago. 1928an eraiki zuten, eta 1998an zaharberritu eta handitu. Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen itsas museo bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen dute. Aquarium-en 200 espezie baino gehiago biltzen dituzte. Donostiako kaiak, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian. Aquariuma asteartetik igandera egongo da irekita. Astelehena itxita. 11:00etatik 19:00etara (Asteartea-ostirala) 11:00etatik 20:00etara (Larunbata-igandea-jai eguna)

PASEALEKU BERRIA

Pasealeku berria 1916-1919 bitartean eraiki zen. Pasealeku Berria Gipuzkoako Donostiako itsas pasealekua da, Urumea ibaiako bokaletik, Urgull mendia iparretik inguratuz, Donostiako kaira heltzen dena. Salamanka pasealekua eta San Juan kalearen elkargunean hasi, Zuloaga plazaren parean, eta Jacques Cousteau plazan amaitzen da, Donostiako Aquariumaren parean. Oinezkoek eta txirrindulariek maiz ibiltzen duten pasealekua da.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados